urhEzkerralde Enkarterri Gurutzetako ESIko Giza Ugalketako Unitateak esperientzia handia du antzutasunaren tratamenduan eta lagundutako ugalketako tekniken erabileran. Hala, unitateko semen-bankua 1978an jarri zen martxan, eta Espainiako lehena izan zen, eta lehen haurdunaldia lortzen Gizarte Segurantzako aurrenekoa. Talde bera izan zen in vitro ernalketaren bidez haur bat jaiotzea lortu zuen estatuko bigarrena (lehen zentro publikoa), 1984an.

Gaur egun, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Lagundutako Ugalketa Unitatea Euskadiko laguntza bidezko ugalketa-tekniketarako erreferentzia-zentroa da. Gure unitatean urtean 25.000 kontsulta artatzen dira, eta urtean 700 bat “in vitro” ernalketa-ziklo egiten dira, 400 kriotransferentzia, 500 intseminazio artifizial, 70 ugalkortasunaren kontserbazio femenino, 50 ugalkortasunaren kontserbazio maskulino.

Nola heldu URHra?

Oro har, ginekologoak bidaltzen ditu bikoteak, babesik gabeko sexu-harremanetan urtebete eman ondoren haurdun geratu ez direnean. Patologia jakin batzuk daudela aldez aurretik jakinez gero, epe horiek laburtu egin daitezke.

Osasun Sistema Publikoko Lagundutako Ugalketako Adituen Taldearen gomendioei jarraiki, laguntza bidezko ugalketa jasoko duten emakumeek 40 urtetik beherakoak izan behar dute dagokion teknika hasten den unean.

Itxarote-zerrendak

Arazo horiei erantzuteko dagoen eskaria dagokion itxarote-zerrendaren bidez bideratzen da. Teknika bakoitzak berea du eta, logikoa denez, bikote bakar bat ere ezin da aldi berean batean baino gehiagotan agertu.