Lagundutako ugalketa haurdunaldia errazten duten teknika eta tratamendu medikoen multzoa da, ugalkortasun-arazoak direla-eta modu naturalean lortzen ez denean.

Gaur egun, seme-alaba bat izan nahi duten bikoteen % 12-18k antzutasuna du.

Zeintzuk dira antzutasunaren arrazoiak?

infertilidad

Antzutasunaren kausen jatorria femeninoa, maskulinoa, mistoa edo ezezaguna izan daiteke.

Femeninoak:

  • Umetokiko faktorea: miomak, adenomiosia, estenosi zerbikala, malformazioak, polipoak, sinekiak.
  • Faktore Tubarikoa: tronpa baten edo bien buxadura.
  • Faktore obozitarioa: endometriosia, erreserba obariko baxua, obulutegi polikistikoaren sindromea, anobulazioak.

Maskulinoak: oligozospermia (kantitatea gutxitzea), astenozospermia (mugikortasuna murriztea), teratozospermia (morfologia normala duten espermatozoideak gutxitzea), hiruren nahasketa, baita azospermia ere (espermatozoiderik ez izatea).

Arrazoia zehazteko, beharrezko proba diagnostikoak egingo dira. Askotan ez da etologia argirik aurkitzen, eta horrek frustrazioa eragin dezake. Hala ere, adierazi behar da prozesu osoaren helburua ugalketa-tekniken bidez haurduntza lortzea dela.

Emaitzan eragina duten faktoreak

Emaitzan eragina duten faktoreak honako hauek dira:

Ugalketa-arrakasta oso lotuta dago amaren adinarekin, ugalkortasuna edo obozito bideragarriak sortzeko gaitasuna murriztu egiten baita denborarekin.

Normalean, zahartzearen lehen zeinua edo menopausiarako trantsizioaren hasiera izaten da hileko-zikloen iraupena murriztea, FSH (hormona folikulu-estimulatzailea) progresiboki handitzearen eta AMH (hormona anti-mülleriana) gutxitzearen ondorioz. Hortaz, folikulu-garapen goiztiarra eta azkarra gertatzen da, aldez aurreko edozein folikuluk beharrezko garapen egokia lortzeko denborarik gabe.

Osasun-baliabideak mugatuak dira, eta, beraz, norbere obozitoekin lagundutako ugalketa-teknikak egiteko ebaketa-puntuak ezarri dira:

  • AMH ≥0.4 eta ≤38 urte emakumeak
  • 38 urte dituzten pazienteak eta AMH 1.1

Lagundutako ugalketari dagokionez, emakumearen obesitatea lotuta dago pronostiko okerragoarekin: obulutegiko erantzun okerragoa, medikazio gehiagoren premia, haurdunaldi-tasa baxuagoak eta abortu-arrisku handiagoa. Gainera, oso ezagunak dira obesitateari lotutako haurdunaldiko arazoak: hipertentsio-arrisku handiagoa, diabetesa, odoljarioak, zesareak eta erditze distozikoa, bai eta fetu makrosmikoa ere.

obesidad

Horregatik, ugalketa-teknikak egiteko, pazientearen gorputz-masaren indizea 36tik beherakoa izan behar da. Indize hori kalkulatzeko altuera eta pisua hartzen dira kontuan.

36tik gorako gorputz-masaren indizeak eragotzi egingo du lagundutako ugalketa-teknikak baliatzea.

Bestalde, muturreko argaltasuna pronostiko-faktore negatiboa ere bada, estatistikoki erditze goiztiarraren arriskua handitzeari lotua.

Gizonen kasuan, obesitatea ugalketa-funtzioaren okerragotzearekin lotuta dago. Mekanismo ugari daude obesitateak gizonen ugalkortasunari eragiteko, baina itzulgarriak izan daitezke, gizabanakoak pisua galtzen badu.

habitos de vida

  • Tabakoa: emakume erretzaileek zailtasun handiagoa dute berezko haurdunaldia lortzeko, eta menopausia hasteko adina lehenago izaten da, erretzen ez duten emakumeekin alderatuta. Gizon erretzaileen artean, espermaren zenbaketa eta mugikortasuna, oro har, % 20-30 murrizten da. Gizonak egunean 15 zigarro baino gehiago erretzen dituen bikoteek denbora gehiago behar izaten dute haurdunaldia lortzeko.
  • Alkohola: egunean 25 g alkohol baino gehiago kontsumitzea lotzen da hileko irregulartasunekin eta ugalkortasuna % 50era arte murriztearekin, obozito gutxiago lortuta, baita kalitate txarragoko enbrioien garapenarekin eta ezarpen-tasa baxuagoekin ere.
  • Marihuana: emaitza txarragoak FIV tratamenduetan, kalitateko obozito eta enbrioi kopuru txikiagoarekin lotuta. Gizonari dagokionez, espermatogenesia eta espermatozoideen ernalketa-ahalmena okerragotzea.
  • Kafeina: egunean 500 mg baino gehiago kontsumitzeak kalte egiten dio emakumeen ugalkortasunari, eta lehen haurdunaldia atzeratzen du; haurdunaldiaren lehen hilabeteetan egunean 300 mg baino gehiago kontsumitzeak, berriz, 3 aldiz handitzen du abortu-arriskua. Gizonaren kasuan, kafeina-kontsumoa ez da espermiogramaren parametroen alterazioekin lotu.