Berriak

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea 1972an hasi zen espezialistak prestatzen; gaur egun, 43 espezialitatetarako kreditatua dago, eta 400 egoiliar baino gehiago har ditzake.

2017. urtean, Ministerioak Ospitaleko Pediatriako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala kreditatu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengoa, eta 2019an Osasun Mentaleko Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala akreditatu du. Horrela, gure prestakuntza-eskaintza zabaldu egin da Psikologia Klinikora eta Osasun Mentaleko Erizaintzara.

Gainera, Jose Maria Rivera Ospitale Birtualak eta Biocruces Bizkaia Ikerkuntza Institutuak ere parte hartzen dute gure egoiliarren prestakuntzan.

Unitatearen Burua
Marcelo Calabozo Raluy

Unitatearen Idazkaria
Mª Jesus González García

Unitatearen Teknikaria
Eva María Pérez Morán

Kontaktua
Tlfo: 946006200



Misioa

Gure prestakuntza espezializatuko programan parte hartzen duten profesionalek eskuratu ditzaten osasun-lanbideei dagozkien gaitasun erkideak eta euren espezialitateari dagozkion gaitasunak; beti ere , euren lanbidean jardutean gizartearen osasuna prebenitzea, zaintzea eta sustatzea helburu izan dezaten.

Ikuspegia

Ospitalearen asmoa da profesionalak nazioarte mailako bikaintasuneko gaitasunetan prestatzea, profesionaltasunean oinarrituta, eta ezagutzak, trebetasunak eta jokabideak barne hartuta.

Balioak

Hauek dira gure balioak: Profesionaltasuna, talde-lana, osasun sisteman oinarritutako praktika, ikaskuntza eta etengabeko hobekuntza.