Ekainaren 27an BioCruces Bizkaiak antolatutako «Oncomine: Targeted NGS for Oncology» mintegi teknikoa egin zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Arriaga bilera-aretoan. Hizlariak Thermo Fischer Scientific-eko Andrea Verardi (Ph.D., Field Aplication Specialist) eta Nuria Queralt (Ph.D., Clinical Account Manager) izan ziren.

Sekuentziazio masiboaren teknika asko erabiltzen da gaur egun oinarrizko ikerkuntzan eta mundu klinikoan aplikatuta. Zenbait teknika eta ezagutza-iturriren integrazioan oinarritzen da. Horrek, normalean, esan nahi du lagin bakoitzean proba bat baino gehiago egiten direla, zenbait lan-fluxuren arabera, eta askotan lagin erabilgarria agortu arte.

Mintegi honetan Ion Torrent aplikazioa aurkeztu zen, eta errutina diagnostikoan eta ikerkuntza klinikoko ezarpenaren berri ere eman zen. Ondorengo gai hauek landu ziren:

• Oncomine panelak aplikazio klinikoetarako: tumore gogorra, BRCA, pediatrikoa, mieloidea, biopsia likidoa.
• Panel pertsonalizagarriak: Ampliseq On Demand eta Ampliseq
• Metagenomica 16S panela
• Softwarea: Ion Reporter

Irudian, ezkerretik eskuinera, Andrea Verardi eta Nuria Queralt