Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea UNICAS proiektuan parte hartzen duten 30 ospitaletako bat da. Proiektu hori Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitaleak eta Gaixotasun Arraroei buruzko Espainiako Federazioak (FEDER) sustatu dute. Horren helburua gaixotasun arraroak dituzten haurren arreta hobetzea da, lankidetza-eredu baten bidez, eta diagnostiko aurreratua eskaini ahal izatea zain dauden ahalik eta haur gehienei, baita diagnostiko-denborak laburtzea eta ikerketa eta terapia aurreratuenetarako sarbidea erraztea ere.
Programa horren esparruan, kanpaina bat hasi da, dauden 7.000 gaixotasun arraroetako bati aurre egin behar dioten haur guztiei ikusgarritasuna emateko eta gaixotasun horien diagnostikoan eta tratamenduan aurrera egin ahal izateko. Kanpaina horri “El viaje de Nica” deritzo.
Maiatzaren 13an, ehun Nica gaixotasun arraroak dituzten haurrak dituzten familien etxeetatik (Estatu osokoak) abiatu ziren beste familia batzuei itxaropena transmititzeko, ahalik eta kilometro gehien egiteko eta ahalik eta dohaintza gehien biltzeko, guztiei laguntzeko.
Proiektu horri buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisitatu webgunea, bertan hainbat istorio ezagutuko dituzu eta Nica bidaiariak non dauden ikusi ahal izango duzu.


