Joan den irailean Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzua Endometriosia modu integralean tratatzea hizpide zuen saio kliniko orokorraren protagonista izan zen.

Ospitaleko Endometriosi Unitateak urteak daramatza gure zentroan, eta osasun-profesionalen diziplina anitzeko talde batek osatzen du: kirurgia pelbikoan, laguntza bidezko ugalketan eta bereizmen handiko ekografian espezializatutako ginekologoak; erradiologoak; minaren maneiuan espezialistak diren anestesiologoak; kirurgialari orokorrak; urologoak; errehabilitazioko medikuak; psikiatrak eta psikologo klinikoak; eta endometriosian, laguntza bidezko ugalketan eta pelbis-zoruaren fisioterapian espezializatutako erizainak. Unitate honek funtsezko bi erronka ditu: diagnostiko goiztiarra eta tratamendu pertsonalizatua.

Alde horretatik, eta informazioa emateko, tratamenduen berri emateko eta gaixotasun kroniko hori duten emakumeen zalantzei erantzuteko, ugaltzeko adinean dauden emakumeen % 10-15i eragiten dion patologia horri buruzko gune bat sortu du ESIak eSano blogean.

Endometriosia gaixotasun kroniko bat da. Umetokiaren barruan hazten denaren eta hilekoetan (endometrioa) ezkatatzen denaren antzeko ehun bat bere ohiko lekutik kanpo garatzen da eta organismoaren hantura-erantzun bat eragiten du. Kasuen % 90ean baino gehiagotan pelbiseko ehunetan garatzen da, umetokiaren inguruan (obulutegiak, tronpak eta hesteak, besteak beste). Paziente batzuek ez dute sintomarik, baina beste batzuek mina eta/edo haurdunaldia lortzeko zailtasuna dute.

Esteka honen bidez sar zaitezke informaziora:
https://osieec.osakidetza.eus/esano/eu/endometriosia/