Udan martxan jarri zenetik, maskarak birziklatzeko ekonomia zirkularreko proiektuak («Ez bota etxean, birziklatu egingo dizkizugu») hilabete hauetan 25.000 baino gehiago biltzea lortu du. Guztira, 78 kilo maskara bildu dira, berrerabiltzeko; hau da, olio bihurtzeko –lehengai bat–, dela erregai sintetikoak sortzeko, dela produktu plastiko berriak (besteak beste, maskara berriak) fabrikatzeko erabiltzen den «hondarra» egiteko.

Ekonomia zirkularra tresna egokia da baliabideak efizientzia handiagoz erabiltzea sustatzeko, eta, aldi berean, jarduera ekonomiko berritzaile eta jasangarriagoak garatzen laguntzen du, eskura dauden tokiko baliabideak aprobetxatuz.

Hilabete horietan pilotajea egin ondoren, eta lortutako emaitza ona ikusita, edukiontzi espezifiko gehiago jarri dira osasun-zentroetara sartzeko eta horietatik irteteko eremu hauetan; osasun-zentro hauetan, hain zuzen:

  • GALLARTAKO OSASUN-ZENTROA
  • MUSKIZKO OSASUN-ZENTROA
  • LAS CARRERASKO KONTSULTATEGIA
  • ORTUELLAKO OSASUN-ZENTROA
  • BALMASEDAKO OSASUN-ZENTROA
  • KARRANTZAKO KONTSULTATEGIA
  • SODUPEKO OSASUN-ZENTROA
  • GUEÑESKO OSASUN-ZENTROA
  • ZALLAKO OSASUN-ZENTROA
  • CASTAÑOSKO OSASUN-ZENTROA
  • BUENAVISTAKO OSASUN-ZENTROA
  • MAMARIGAKO OSASUN-ZENTROA

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, edukiontzi berriak jarri dira:

  • sukaldean
  • UPV/EHU eraikineko beheko solairuan
  • eguneko ospitalearen sarrera/irteerako hallean (beheko solairua)
  • traumatologiako kanpo-kontsulten sarrera/irteerako hallean
  • errehabilitazioko kanpo-kontsulten sarrera/irteerako hallean
  • kanpo-kontsulak II-ren sarrera/irteerako hallean.