ESIak, «Prestatu zure kontsulta» izeneko proiektuaren barruan, telefono bidezko kontsultekin lotutako gomendioak biltzen dituzten informazio-materialak sortu ditu.
Alde batetik, herritarrei zuzenduta dagoen informazio-liburuxka bat egin du, telefono bidezko kontsultak prestatzeko eta horiei ahalik eta ondoen aurre egiteko aholkuekin, pazienteek zalantzarik izan ez dezaten. Liburuxkak erakundeko osasun-zentroetan egongo dira eskuragarri.

Telefono bidezko kontsulta. Gomendioak pazienteentzar

Halaber, jardunbide egokien dekalogo bat bidali die kontsultei erantzuten dieten profesional sanitarioei, pazienteei ematen dieten arreta hobetze aldera. Intratenetan dagoen dokumentuaren sarbide