Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIk bat egingo du sentsibilizazio-egunarekin; helburua da gizarteari jakinaraztea zer errealitate bizi duten halako gaixotasunen bat duten pertsonek pandemia garaian eta COVID-19ak zer eragin duen horiengan. Hiru milioi pertsona inguruk dute Estatuan gaixotasun arraroren bat. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak bat egingo du FEDERen ekimenarekin, eta patologia horiek ikusarazten lagunduko du; hain zuzen ere, gaur (otsailak 28), 20:00etan, berdez eta morez argiztatuko du eskailera.