«Nire bizi-kalitatea» programan galdetegi batzuk bete ditzazun proposatzen dizugu. Horiekin zure bizi-kalitatea nolakoa den eta zure gaixotasunak noraino mugatzen duen jakin nahi dugu. Zure erantzunek arazo horiek agertzen diren jakiten lagunduko digute,
eta nola lagundu zaitzakegun baloratzen.
Informazio hori zure historia klinikoan gordeko da. Informazioa ikusteko aukera kontrolatua izango da, eta honako hauek bakarrik kontsulta dezaten ziurtatuko da: zuk, artatzen zaituzten medikuek eta erizainek, eta, nahi baduzu, laguntza behar izanez gero ikusteko aukera eman nahi diezun pertsonek.
Zure baimen informatua behar dugu programan parte hartzeko. Parte hartzea erabat borondatezkoa da eta edozein unetan eman ahal izango duzu baja, zure jarraipenaz arduratzen diren profesionalei jakinarazita.