Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Neonatologia Unitateak ama-esnearen trazabilitate-sistema bat erabiltzen du joan den urte amaieratik eta, horri esker, efizientzia eta segurtasun handiagoz manipulatzen eta banatzen du amarengandik edo esne-bankutik datorren esnea.

e-Odolbide aplikazioak egiten du trazabilitatea –esnea entregatzen denetik haurrari ematen zaion arte–. Konexio segurua egiten da, jaioberriaren eta amaren IKK-k erlazionatzen dituen sistema informatiko baten bidez. Amek esnez beteta ekartzen dituzten ontzi guztiak eskaneatu eta gorde egiten dira, eta, horrela, haur bakoitzak eskuragarri duen eta hartualdi bakoitza prestatzeko erabiltzen den esnearen bolumena kontrola daiteke.

Azkenik, hartualdiaren unean eta jaioberriaren ondo-ondoan, eskaneatu egiten da emango den prestakinaren barra-kodea eta haurraren eskumuturrekoa; hartara, esnea amarena dela bermatzen da. Segurtasun-zirkuitu hori bera erabiltzen da, halaber, esne-bankutik datorren esnearekin.

Joan den urteko azaroaren hasieran abiarazi zen programa, eta Osakidetzaren sareko neonatologia unitate guztietan ezarri da. Sistema gure ospitalean abiarazten Neonatologia Unitateak, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak, esne-bankuaren arduradunak eta Informatika Zerbitzuak parte hartu dute, besteak beste.

Noticia anteriorZer da ‘Nire bizi-kalitatea’ programa?
Noticia siguienteESIak hezkuntza afektibo-sexualeko programa bat abiarazi du Karrantzako Kontxa BHIan