2016rako Lan Arriskuen Planak dituen helburuen artean, PrebentziorakoOinarrizko Unitateak DeParis proiektua abian jarri du, lan arriskuen kudeaketa parte-hartzaileari aurre egiteko.
Zehazki, II. proiektua 4. B erizaintza unitatean hasi da eta erizain laguntzaileek eraginkortasunez parte hartu dute. Hala, hobekuntzak planteatu dituzte eta konponbide eraginkorrak bilatu ere bai. Hau da, langileen ezagutza aprobetxatu da, gure lan arriskuak hobetzeko.
Prebentziorako Oinarrizko Unitatea bileratan buru izan da eta gidoia erabiliz, alderdi teknikoak, operatiboak eta antolakuntzari buruzkoak aztertu dira, gure lan bizia errazagoa, eraginkorragoa eta atseginagoa suertatzeko. Langileen iritzia hauteman ostean, zenbait lan lerro jarri da abian: gaixoak dutxatzeko aulki modelo berriarekin proba pilotua, pertsona oldarkorrak maneiatzeko prestakuntza, solairura iristen diren oheen zirkuituan hobekuntza, produktu kimikoen erabilerari buruzko informazioa, etab.
Esperientzia honek argi eta garbi utzi du lan bizian aurkitzen den guztia berraztertu behar dela: bizi kalitatea, norberaren asetze maila, lan atseginagoa, eraginkorragoa, lan harreman hobeak, etab.