Prestakuntza ibilbideak ikasteko ekintzen multzoa, antolatua eta denboran sekuentzia duena, dira. Ezagutza arloen eta mailaren arabera multzokatzen dira eta egiten diren neurrian, ezagutza maila eta mota nahiz gaitasun desberdinak lortzen dira, aipatzen den ibilbidean jarduteko. Xede horrez, neur eta ebalua daitezke.
Ildo horri eutsiz, zaindarien prestakuntza ibilbideen diseinua adierazi da, metodologia parte-hartzaileari jarraiki. Hala, hainbat lantalde eratu da: talde kudeatzailea: gure ESIn proiektuaren abiada onaren arduraduna; dokumentuen analisirako taldea: langile zaindarien prestakuntzan zerbitzu antolaketa desberdinek orain arte erabilitako dokumentazioa aztertzea; batera sortzeko taldea: proiektua osatzen duten gainerako taldeei informazioa bildu eta aztertzeko lagungarriak izango zaizkien lan metodologiak eta tresnak sortzea du helburu; behatzaileen taldea: zerbitzuen antolaketa bakoitzean eguneroko jarduera behatuz informazioa jasotzez arduratzen dira; zaindarien sarea: zerbitzuen antolaketan langile zaindarien ohiko jarduerari buruzko informazioa bilduko du; sareko erreferentziak: proiektuan nahasitako erakunde bakoitzaren erreferentziazko pertsonen artean koordinazioa eta komunikazioa, kasu bakoitzean sortutako sarearen bitartez informazioa bildu eta aztertzeko laguntza eman dezan.
Talde guztietan buruak daude eta, gainera, sarean ESIko zaindari guztiek prestakuntzarekin zerikusia duten ekarpenak egin ditzakete. Helburua lanpostu bakoitzean beren zereginak burutzea da. Une honetan ibilbidea informazioa bildu eta aztertzeari dagokion fasean ageri da.