ESIak presioko ultzerak prebenitzeko Munduko Jardunaldia egin zuen azaroaren 16an. Presio-ultzerak (PU) mugikortasun urria daukan edozein pertsonak ager dezakeen arazo saihesgarriena eta tratagarriena dira. Horien agerpena pazientearen segurtasunarekin eta osasun-profesionalek eta zaintzaileek ematen duten arretarekin lotuta dago. Presio-ultzerak (PU) mugikortasun urria daukan edozein pertsonak ager dezakeen arazo saihesgarriena eta tratagarriena dira. Horien agerpena pazientearen segurtasunarekin eta osasun-profesionalek eta zaintzaileek ematen duten arretarekin lotuta dago.
Hori dela eta, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIren Erizaintza Zuzendaritzak hainbat jarduera antolatu zituen lesioak nola saihestu ikusarazi eta jakinarazteko.
Halaber, informazio-jardunaldi bat ere egin zen, eta horretan 2017ko OKPAko prebalentzia-ebakiduraren datuen berri eman zuten; aurten % 8,1 da (% 9,4 2016an).
Jardunaldi horretan helburua betetzea erdietsi duten unitateentzako aintzatespenak ere banatu zituen zuzendaritzak, baita LMAUentzat ere (prebalentzia-ebakiduran parte hartu duten Lehen Mailako Arretako Unitateak).
Aintzatetsitako unitateak
- OSPITALIZAZIO MEDIKOAREN PROZESUA: Erizaintzako zuzendariorde Marian Valerok eman du aintzatespena: 1.E Hematologia/Onkologia, 2.B Barne Medikuntza, 12. Infekziosoak.
- OSPITALIZAZIO KIRURGIKOAREN PROZESUA: Erizaintzako zuzendariorde Feli Fernándezek eman du aintzatespena: 1.A Neurokirurgia eta Muineko Lesiodunak, 3.A Traumatologia eta Kirurgia Plastikoa.
- KRITIKOEN PROZESUA: Zeladoreen buru Diego Pérez Corrok eman du aintzatespena; 6.D Pediatriako Zainketa Intentsiboak, 5.A Kritikoak eta 5.B Zainketa Intentsiboak.
- LEHEN MAILAKO ARRETAREN PROZESUA: Lehen Mailako Arretako zuzendariorde Luis Ángel Gallok eman du aintzatespena; LMAU Kabiezes, Errepelega eta Zalla.