Osasun-langileei zuzendutako gida, Prader-Willi-ren sindrome izena duen eta oso ohikoa ez den gaixotasuna behar bezala ezagutzeko eta maneiatzeko. SPW alterazio genetiko batek sortzen duen gaixotasun bat da, normalean ez hereditarioa eta ez oso ohikoa; koadro kliniko oso konplexua eta aldakortasun handikoa dakar.

Gida honek erabakiak hartzen lagunduko die erizaintzako profesionalei nahiz gainerako osasun-langileei, dela SPW duten pertsonen zainketak planifikatzen, dela zainketok aplikatzen.

Dokumentuaren edukia dela eta, uste dugu erabilgarria izan daitekeela pertsonoi zerbitzu ematen dieten osasun-, gizarte-, lan- eta hezkuntza-profesionalentzako. Gainera, baliabide soziosanitarioak planifikatzeko eta kudeatzeko ardura duten taldeentzako ere balio dezake.

Gidara sarbidea

Noticia anteriorBiocrucesek Lupusaren kontrol egokia lortu du, ikerketaren aurrerapenei esker
Noticia siguientePediatriako Larrialdiak zerbitzuak bi sari jaso ditu Espainiako Pediatriako Larrialdien Sozietatearen urteko biltzarrean