Osakidetzako BioCruceseko Osasun Ikerketarako Institutuko Gaixotasun Autoimmuneak ikertzen dituen taldeak, oso zeregin nabarmena du lupusaren ikerketaren arloan. Azken urteotan, hainbat lorpen lortu da, eta horiek pazienteei gaixotasuna hobeto kontrolatzen laguntzen diete. BioCrucesek berriz zehaztu zuen hidroxiklorokinaren zeregina. Botika hori, hasiera batean, malaria tratatzeko erabiltzen zen, eta, egunotan, lupusa tratatzeko erabiltzen ari da: BioCruceseko ikerketa-taldea lehena izan zen botika horren bidez tratatutako lupusdun pazienteen biziraupena handitzea deskribatzen.

Hain zuzen ere, gertaera kardiobaskularrak, infekzio larriak eta minbizia gutxitu egiten zirela ikusi zuten, eta hori, lupusari ekiteko antipaludikoak erabiltzeak dakartzan onurei esker. Testuinguru horretan, Osakidetzako BioCruceseko Osasun Ikerketarako Institutuko Gaixotasun Autoimmuneak ikertzen dituen taldeko Guillermo Ruiz Irastorza doktoreak azaldu duenez, ikerketan izan diren aurrerapenei esker “gaur egun, gaixotasuna ondo kontrolatzen dugu, eta ondorio kaltegarriak eta kalte kronikoaren metatzea txikiagotu egiten dira”. Horiek horrela, orain etorkizun itxaropentsuak irudikatu ditu, “lupusa duten pazienteentzat, botiken eta geroko terapiei buruzko ikerketen emaitza onei esker”. BioCruceseko taldeak, gaur egun, glukokortikoideen dosi murriztuen pautak aztertzen dihardu.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Gaixotasun Autoimmunetako Ataleko buru eta BioCruceseko Osasun Ikerketarako Institutuko Gaixotasun Autoimmuneak ikertzen dituen taldearen koordinatzaile Guillermo Ruiz Irastorzak egin ditu adierazpen horiek , hain zuzen, Bilboko Euskalduna Jauregian “Sí, es lupus!! Preguntas y respuestas sobre el lupus eritematoso sistémico” izeneko jardunaldi monografikoan. Jardunaldi hori, maiatzaren 10ean, Lupusaren Mundu Eguna dela eta, antolatu da.

Prentsa-Oharra

Noticia anteriorPortugaleteko Osasunsarea sortu da, bizi proiektu osasuntsuak sustatzeko Tokiko Osasun Sarea
Noticia siguientePrader-willi-ren sindromean jarduteko Gida