Osasun mentala eta genero-indarkeria berriz ere elkartu dira Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko berdintasunerako laugarren jardunaldietan.  Genero-indarkeria, osasun mentala genero-ikuspegi batetik eta emakumeen ahalduntzea maila pertsonalean eta maila profesionalean eztabaidagai izango dituen foroa izatea da topaketa honen helburua.

Horretarako, antolatzaileek –Marga Sáez, Ospitaleko psikiatra, eta Ana González Pinto, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zerbitzuburua– bi bloketan zatitu dute jardunaldia. Lehena genero-indarkeriari eta osasun mentalari buruzkoa izango da, eta, bigarren zatia, emakumeen aurkako beste indarkeria-mota batzuei buruzkoa; erabiltzaileen eta familien ikuspegia ere jasoko da.

Gaixotasun mentaletan genero-indarkeriak duen presentzia agerian jartzea eta osasun mentalak eta genero-indarkeriak Euskadin duten egoera ezagutzea da eztabaida-foro honen funtsezko helburuetako bat , bai eta arlo espezifikoetan gertatzen diren mikromatxismo-egoerak aztertzea ere. Izan ere, Marga Sáezen esanetan: «genero-indarkeria giza eskubideen urraketa bat da, bai eta Osasun Publikoko arazoa ere».

Noticia anteriorIñigo Urkullu Lehendakariak Euskadiko ama-esne Bankua bisitatu du; urriaren 16an jarriko da martxan
Noticia siguienteUrriaren 19a, Bularreko minbiziaren Munduko Eguna