Ospitaleak eta Nefrologia Zerbitzuak, Ospitaleko Sukaldeko Zerbitzuarekin eta kafetegiarekin elkarlanean, sukaldaritzako laugarren ekitaldia egin dute giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pazienteentzat.

Oraingoan, ohiko menu baten ordez, pintxo-potea egin dute, tokiz aldatuta, taberna batean baleude bezala. Lehen zatia Ospitaleko sukaldean egin dute, eta jateko lau proposamen eta edateko bi prestatu dituzte.

  • Jateko proposamenak: «Kuiatxo beteen kaxola», «Barazki-tortilla pintxoa», «Oilasko- eta sagar-otartekotxoa jogurt-saltsarekin» eta «Otarrainxka- eta anana-broxeta».
    • Edateko proposamenak: «Angurri- eta sagar-zopa mendarekin» eta «Limoi-edaria»
    Horiek sukaldean prestatu ondoren, pazienteekin batera jardunez ikusle gisa, dastatzeko aukera izan dute, eta zalantzak eta esperientziak partekatu dituzte.
    Hurrengo eszenatokia Ospitaleko kafetegia izan da. Kafetegiko arduraduna zain zeukaten harrera egiteko. Kafetegian zer prestatu duten azaldu diete eta, jarraian, dastatu egin dute.
    • Jateko proposamenak: «Oilaskoaren eta cherry tomatearen broxeta-pintxoa curry saltsarekin», «Legatz-nahasi eta tipula karamelizatuaren koilaratxo-pintxoa» eta «Onddo eta gazta-kremaren fajita»
    • Edateko proposamenak: «Limoi-edaria», «Infusioak eta kafea»

Bukatzean, parte-hartzaileek ontzat jo dute esperientzia, ikasi dutenagatik, dietari buruzko zalantzak argitzeko aukeragatik eta zalantzak partekatu ahal izateagatik, eta, halaber, beren patologia bera dutenekin egoteko izan duten aukeragatik.

Noticia anteriorBiocruces, Osakidetzarekin batera, bazkide aktiboa da SHIELD proiektuan, Horizon 2020 estrategiaren barruan finantzatua
Noticia siguiente«Face recognition in low quality video images via sparse encoding» zientzia-mintegia