Azaroaren 22an, BioCrucesek antolatutako «Face recognition in low quality video» zientzia-mintegia egin zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ganekogorta aretoan. Hizlaria Renato Baptista izan zen, Luxenburgoko Unibertsitateko Diseinu Zientifikoko Departamentuko ingeniaria.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko BioCruces Institutuko ikertzaileak parte hartzen ari dira Horizon 2020 deialdiak finantzatutako STARR proiektuan. Proiektu horretan Europako zazpi herrialdetako (Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Serbia, Suedia, Luxenburgo eta Alemania) hamar bazkidek parte hartzen dute. Proiektuaren xedea plataforma teknologiko bat (entrenatzaile pertsonala) garatzea eta balioztatzea da, IKTUS kronikoa duten pazienteek beren autokudeaketa hobetzeko, zaintzaileen beharra murrizteko eta erabaki klinikoetan gida gisa erabiltzeko balioko duena.

STARR teknologiaren amaierako erabiltzaileak, oro har, IKTUS bat izan duten adineko pazienteak izango dira. Halaber, bigarren mailako erabiltzaile asko (zaintzaileak; adibidez, ezkontideak) adin handiko pertsonak izan ohi dira, eta litekeena da teknologia berri horietara ohituta ez egotea. Horrenbestez, proiektu honen erronketako bat da amaierako erabiltzaileek nahiz bigarren mailako erabiltzaileek erraz erabil dezaketen teknologia bat sortzea.

Hala, Luxenburgoko Unibertsitatea software bat garatzen eta balioztatzen saiatzen ari da, pazientearen etxean ikuskapen handirik gabe jarduera fisikoa egiteko laguntza eta erraztasuna emango duena. Proposamen horren bidez, erraz interpreta daitezkeen eta atzeraelikatzen diren proposamenak balioetsi eta sortu nahi dira, pazientea gidatzeko eta haren errehabilitazioa errazteko balioko dutenak. Denbora errealean eta era moldagarri batean ekintza eraginkorrak ezartzean datza.

Horretarako, proiektuan zehar, erabiltzaile-interfazeen prototipoen ebaluazioak egingo dira eskala txikian. Ebaluazio horiek egiteko, amaierako erabiltzaileen talde txikiak baliatuko dira, eta kontuan hartuko dira emaitza kualitatiboak nahiz kuantitatiboak.

Noticia anteriorOspitaleak IV. Sukalde Session egingo du
Noticia siguienteErizaintzako prozesuaren erregistroen barruko ebaluazioa