Garai aurreko haurren eguna 2009az geroztik ospatzen da. Garai aurreko erditzeak prebenitzeko zainketak egiten badira ere, munduan urtean jaiotzen diren haurren % 8 eta % 10 artean garai aurrekoak dira. Garai Haurreko Haurren Zainketetarako Europako Fundazioaren (EFCNI) eta nazioko eta nazioarteko beste erakunde batzuen bultzadari esker, ekitaldi bihurtu da egun hau, eta helburua da jakinaraztea, batetik, garai aurreko haurrek gaixotzeko eta hiltzeko duten arrisku handia eta, bestetik, haurtxo horiek eta familiek behar duten laguntza eta babesa –baldintza onenak behar dituzte garai aurreko haur jaioberriek, ondo hazi eta garatzeko–.

2021eko gaia: ez bereiztearen legea.

2021 honetan, garai aurreko haurren nazioarteko egunaren helburua da garai aurreko haurrak eta gurasoak elkarrekin egotea, bereiztea ez baita ona haurtxoentzat.

Nola ospatu garai aurreko haurren eguna?

Baliatu egun hau garai aurreko haur bati garaia baino lehen jaio izanak dakarzkion desabantailak gainditzen laguntzeko teknikak ikasteko; tartean, kanguru-amarena. Amaren eta haurtxoaren arteko kontaktua (azala azalaren kontra) sustatzen du.

Parteka ezazu ikasten duzun guztia munduko beste ama batzuekin traol-hitz hauek erabiliz: #garaiaurrekohaurrenmundukoeguna, #garaiaurrekoak, #WorldPrematurityDay.

#garaiaurrekohaurrenmundukoeguna, #garaiaurrekoak, #WorldPrematurityDay

Noticia anteriorEuskadik COVID-19aren aurkako “HIPRA” txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna frogatzeko ikerketa-azterlan batean parte hartuko du
Noticia siguienteOspitaleko BGBK Unitatea: konplexutasun handiko diziplina anitzeko unitate bikaina