BGBK-REN MUNDU EGUNA

Gaur, azaroak 17, BGBKren Mundu Eguna da. Gaixotasun hori oso prebalentea da mundu mailan. Azken datuen arabera, Espainian, patologia hori dute 40 eta 80 urte arteko pertsonen % 10,2k, eta adin-tarte horretan infradiagnostikoen tasa % 73 ingurukoa da. Gaixotasun hori ez da arnas aparatura mugatzen; aitzitik, agerpen sistemikoak ditu, tartean, depresioa, miopatia, osteoporosia, kardiopatiak eta hipertentsioa.

Egoera horri aurre egiteko, Osakidetza telemedikuntza txertatzen ari da azken urteetan hainbat patologiaren diagnostiko, jarraipen eta zainketan.

Ildo horretan, BGBK Unitate bat du ospitaleak. Pneumologiako eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Elkarteak (SEPAR) konplexutasun handiko diziplina anitzeko unitate bikainaren akreditazioa eman berri dio, patologia horren prebentzio, diagnostiko eta tratamenduarekin lotutako edozein laguntza-, irakaskuntza- edo ikerketa-jarduera egiteko baliabide material eta giza baliabide guztiak eskaintzeagatik bere pazienteei.

Noticia anteriorGarai aurreko haurren nazioarteko eguna
Noticia siguienteAzaroaren 18a Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Eguna da