Ospitalean gertatzen diren erorikoak arazo oso handia dira pazientearen segurtasunerako, morbimortatilate handiagatik, ospitalizazioak luzatzeagatik, pronostiko-konplikazioengatik, etab. Zenbatespenen arabera, ospitaleratutako pazienteen erorikoen intzidentzia % 2,2 eta % 10 artekoa da, baina bostetik bat ekidin zitekeen.

Horrenbestez, Erizaintza Zuzendaritzako Zainketa Batzordeak, segurtasuneko arazo horri aurre egitearren, hainbat ekintza egin ditu ospitalizazioko unitateetan. Esaterako, checking-a; erizaintzako laguntzaileek gauero egiten dute, arreta segurua eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako asistentzia-kalitateko zainketak eskaintzeko. Erorikoen prebentzioko neurri unibertsalak betetzen direla ziurtatzeko egunero egiten den egiaztapena da (ohea beheko posizioan eta balaztatuta, barandak igota, objektuak eskura).