Ekainaren 15ean, Shoulness elkarteko sustatzaileekin elkartu ahal izan ginen, eta leuzemiaren ikerketarako dohaintza emateaz gain, ekimen hori sortu zen modua zuzenean azaldu ziguten.

2020an sortu zen, sortzaileetako batek leuzemia gertutik ezagutu ondotik. Pazienteen eta senideen bizitza goitik behera aldatzen duen gaixotasuna da. Egoerak piztu zion kemenaz, Paula gazteak zerbait egin nahi zuen haurren minbiziaren aurkako borrokaren alde, eta arropa-lerro bat sortzea otu zitzaion (kirol-jertseak, motxilak eta txapelak). Etekinak (% 100a) haurren leuzemiaren ikerketara bideratzen dira. Hala sortu zen Shoulness, 14 urte gazte baten ekimenez. Cristian eta Rosa gurasoak alboan izan ditu proiektu horretan, eta harrera bikaina izan du.

Cristian, Rosa eta Paula Biocruces Bizkaian izan genituen, eta bildutako 2.000 euroko dohaintza egin ziguten, gaixotasun horren ikerketara bideratzeko. Biocruces Bizkaia eta bertan egin diren ikerketa-jarduerak azaldu genizkien.

Biocruces Bizkaiko Kudeaketa eta Antolaketako zuzendariak egin zien harrera, eta Itziar Astigarraga doktore eta Onkologia Pediatrikoko taldeko koordinatzailea ere gurekin izan zen; hain zuzen ere, arlo horren ikerketara bideratuko da jasotako dohaintza.

Euskal gazte hori adibide ezin hobea, guztiok egin dezakegula ekarpena minbiziaren aurkako borrokan. Ekimen horiek guztiak, gaixotasun horien aurkako tratamendu berrien garapenaren osagarri dira.

Eskerrik asko, Paula eta familia, bihotza alaitzen diguten ekimen horietan pertsonak inplikatzea zeinen garrantzitsua den ezagutarazten laguntzeagatik.

Noticia anteriorLehendakariak eta Osasuneko sailburuak BECeko txertaketa-guneko instalazioak bisitatu dituzte
Noticia siguienteGaueko checking-a erorikoak ekiditeko