Pasa den maiatzean Osakidetzaren Hostaren BPSO proiektuaren araberako auditoretza egin zuten gure ESIan. Proiektu horrek helburutzat du ebidentzian oinarritutako praktika zainketen eremuan sustatzea. Sarbide baskularrari, minaren balorazioari eta kudeaketari eta prezio-ultzerei buruzko gidak ezartzen ari gara gaur egun. Hirugarren urtean gaude dagoeneko, eta gutxi falta da 2022an akreditazioa berritu dezagun.

Osakidetzako Erizaintza Zuzendariordetzako Maria Ángeles Cidoncha Romero, Laura García Álvarez eta Lucia Gárate Etxenike etorri ziren proiektuaren martxa bertatik bertara egiaztatzeko.

Bertan dagoen lidergo bikaina, erakundeen babesa eta ESIaren estrategiekiko koordinazioa nabarmendu dituzte. Proiektuak aurrera egiten duen neurrian, indartu egin dira koordinazio-estrategia nagusiak, eta horri esker, ahaleginak ekonomizatzeaz gain, pertsonekiko mendekotasuna saihestea lortu da. Dinamika horien bitartez proiektua erakunde osora hedatzea lortzen ari gara, eta hasierako proposamenean adostutako irismenean jasota ez zeuden unitateetan ere ezarri dira praktika egokiak.

Talde-lana, profesionalen adostasuna, ebidentzian oinarritutako praktika eta emaitzen araberako orientazioa sustatzen ditu BPSO proiektuak.

Gaur egun, ESIko 286 profesionalek modu aktiboan esku hartzen dute proiektua ezartzen. Eskerrik asko denoi.

Noticia anteriorGure ESIa lanbide-heziketa duala eskaintzen duen lehen administrazio publikoa da
Noticia siguiente120 egoiliar baino gehiagok hasi dute prestakuntza Ospitalean