Gaur goizean, gure zentroan prestakuntza jasotzen hasiko diren egoiliar berriei harrera egin zaie: 102 BAME, 17 BAEE, 2 BAFE eta 2 BAPE. Aurten, egoiliarren % 57 beste erkidego batzuetatik datoz, eta % 50ek baino gehiagok 2000tik beherako kopurua dute aurtengo MIR hautaketan.
ESIko zuzendari medikoak eta Eizaintzako zuzendariak aurkeztutako ekitaldian, Ospitalea asistentzia-, irakaskuntza- eta ikerketa-mailan zer den azaldu da. Era berean, ospitaleko prestakuntza espezializatuaren eredua ezagutzeko aukera izan dute.
Gainera, uztailaren 1etik aurrera, bilerak egin dira etorkizuneko egoiliarrekin, Covid protokoloei jarraituz, ospitaleko egoitzari buruzko informazioa emateko. Bilera horietan parte hartu dute Prestakuntza Espezializatuko Unitateak, Langileen Zuzendaritzak, Lan Osasuneko Zuzendaritzak eta Euskara Zerbitzuak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu tutoreei, ospitale-zerbitzuei eta ospitalez kanpoko erizaintzako zuzendariorde Luis Ángel Gallori, gure hurrengo egoiliarrak hartzeko prozesu osoan emandako laguntzagatik.