2017az geroztik, Irakaskuntza Espezializatuko Unitatearekin batera proiektu polita daramagu aurrera EAEtik kanpoko egoiliar berriei zuzendua. Haien Irakaskuntza-programan, euskararen inguruan sentsibilizatzeko 3 orduko tailer bat txertatu dugu (rakaskuntza Batzordeak onartuta), eta horren ondoren, Oinarrizko Euskara Ikastaro semipresentzial bat eskaintzen zaie, euren ordutegiak eta beharrak kontuan hartuta.

Aurten, inoiz baino egoiliar gehiago izan dugu (123 pertsona), eta EAEtik kanpotik etorritakoak %57 inguru, hau da, 70 bat lagun, guztira. Ba, egin kontu!,  horietatik 43 profesional daukagu uneotan euskara ikasten(%61´5), benetan gogo handiz.

Uste dugu praktika eredugarria dela, profesional horien inplikazioagatik, areago guztiz ezezaguna zaien hizkuntza bat ikasteko egiten duten esfortzuagatik, hain zuzen ere, ulertzen dutelako bai haientzat bai euren pazienteentzat inportantea dela.

Euskara Zerbitzua

Irudian, ESIan prestakuntza amaitzen duten egoiliarren agurra

Noticia anteriorPneumologiako taldeak ahozko komunikazioaren urrezko saria jaso du SEPARen kongresuan
Noticia siguienteI. Motako 4.000 pazientek baino gehiagok erabiltzen dituzte jada glukosa etengabe monitorizatzeko gailuak, eta Osakidetzak ii. Motako pazienteengana zabaltzeko asmoa du