Joan den asteburuan, Pneumologiako eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Elkartearen (SEPAR) 54. kongresua egin zen. Bada, Ospitaleko Pneumologiako eta Loaren Unitateko taldeak aurkeztu zuen Validación de la Escala NoSAS para el screening de Trastornos Respiratorios del Sueño (TRS) en nuestro medio ahozko komunikazioak urrezko aintzatespena lortu du.

NoSAS eskala oso tresna boteretsu bat da loaren arnas nahasmendua izateko arrisku handia duten pazienteak detektatzeko; horiek dira, bada, gaueko azterlan osoa egiteko izangaiak. Kasu honetan, loaren apnea dutelakoan ospitalera bideratu dituzten herritarrengan eskala hori baliozkotzea izan da helburua. Komunikazioan ondorioztatu denez, aplikatzeko erraza eta azkarra denez eta errendimendu orokor ona duenez, tresna erabilgarria da loaren apnearen screeningean, eta aukera ematen du pazienteak hautatu edo lehenesteko, gero, azterlan diagnostikoa egiteko.

Amaia Urrutia Gajate, Beatriz González Quero, Sonia Castro Quintas, Yolanda Rey Fernández, Mª Luz Zaldibar Barinaga, Mª Mercedes Aparicio Arroyo, Cristina Mosquera Fernandez eta Valentín Cabriada Nuño doktoreek egin dute lana.

Noticia anteriorEEGko ESIko Berdintasun Batzordearen lehen bilera
Noticia siguienteEuskera EAEtik kanpoko egoiliar berriei zuzendua