(Irudian, Gosari-teknologikoa)

Karlos III.a Osasun Institutuaren ebazpenaren bidez diru-laguntzak ematen zaizkie osasun-arloko zientzia eta teknologietako ikerkuntza laguntzen duten plataformei. Horren ondorioz, EECruces ESI-BioCruces OIIren Berrikuntza Unitatea finantzatu dute ITEMAS plataformaren barruan. Berrikuntza-lanak aldi baterako giza baliabidez hornitzeko da diru-laguntza.

Ezagutzak eta gai interesgarriak partekatzeko elkarlan-sareak ezartzea funtsezkoa da berrikuntzarako. Horregatik, maila nazionalean garrantzitsuen diren berrikuntza sanitarioko sareetan gaude, eta era aktiboan parte hartzen dugu horietan. Hona hemen sare horiek.

ITEMAS Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntza Plataforma Carlos III osasun-institutuak sustatutako plataforma bat da, osasun arloko zientziak eta teknologiak ikertzen laguntzen duena. ITEMASen helburua da teknologia sanitarioaren berrikuntza sustatzea osasun-sistema nazionala jasangarriago egiteko funtsezko tresna gisa; horretarako, beharrezko kultura berritzailea garatzen laguntzen du zientzia-industriaren sistema teknologia medikoaren esparruan integratzeko.

http://www.itemas.org/