Erradiodiagnostiko Zerbitzuak ekipamendu berria du, Zuzeneko Erradiologia Digital Robotizatua. Ekipamendu berri hori, asistentzia-jardueran, jauzi kualitatiboa da; lau alderditan, hain zuzen:

• Autoposizionamendu sinkronizatua ahalbidetzen duten automatizazio-sistemei esker, posizionamendua zehatzagoa eta errazagoa da.

• Erosoa da, bai teknikariarentzat bai pazientearentzat: paziente-mahai ergonomikoa du, erabiltzen erraza dena eta teknikarien lana errazten duena. Desplazamendu-bitarte bertikal handia du. Izpi-hodia dauka: sabaitik zintzilika daiteke, eta mugimendu handia du.

• Dosia murrizteko aukera ematen du.

• Errepikapenak ekiditen ditu.