Erizainak medikazioa prestatzen eta ematen ari diren bitartean ez eteteko protokoloa Ospitaleratzeko solairu guztietan zabaltzen hasi da Erizaintzako Zuzendaritza.
Zenbait azterlanen arabera, erizain bat farmakoak prestatzen eta ematen ari den bitartean eteteak % 13 areagotzen du hanka sartzeko arriskua. Horregatik eta arriskuok txikitze aldera, «Ez eten. Medikazioa prestatzen eta ematen» dioen txaleko gorri bat jartzen dute profesionalek medikazioa prestatzeko gunean, eta kendu egiten dute paziente guztiei medikazioa ematen amaitu eta gero.
Horren bitartez beste profesionalen, pazienteen eta senideen aurrean ikusarazi nahi da arreta berezia behar duen zereginean ari direla, eta, urgentziarik ezean, ez dela komeni hura etetea.
Denon ardura da eteteak saihestea; lagun gaitzazu medikamentuak ematean izan daitezkeen akatsak gutxitzen.