Gaur egin den lehen bilerarekin, eratuta geratu da EEGko ESIko Berdintasun Batzordea. Funtzio hauek ditu: Urteko Plan Operatiboa ESIan hedatzea bultzatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren Plana (2021-2024) garatzeko baliabideak antolatzea bultzatzea, eta Plana erakundean hedatzeko prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

Berdintasunerako Planak ezartzen duen bezala, Pertsonaleko zuzendaria izango da batzordeko presidentea eta Zuzendaritzako teknikari bat, berriz, idazkaria. Gainera, batzordearen talde finkoa Asistentziako arloak, berdintasuneko erreferentziako pertsonek, POUk eta mahai sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek osatzen dute. Unean-unean, zenbait gai jorratzeko, beste eremu edo arlo batzuetako adituek ere parte hartu ahal izango dute.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren Plana

Noticia anteriorHealcier proiektuko erakunde bazkideen bilera, osasun-sektorean ekonomia zirkularra ezartzeko
Noticia siguientePneumologiako taldeak ahozko komunikazioaren urrezko saria jaso du SEPARen kongresuan