Europako Healcier proiektuko erakunde bazkideek bilera egin zuten atzo ospitalean. Azaro Fundazioak gidatzen du proiektua, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko beste lau bazkiderekin eta bi laguntzailerekin batera: Biocruces Bizkaia, NavarraBiomed, AIN eta ESTIA, bai eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalea ere.

Healcier mugaz gaindiko proiektu bat da, eta Interreg POCTEFAk finantzatzen du. Proiektuaren helburua da baterako hausnarketa-prozesu bat egitea, baliabideak efizientzia handiagoz erabiltzeko aukerak identifikatzeko, osasun-arloan balio-katearen zirkulartasuna sustatuta, negozio-eredu, jarduera ekonomiko, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko.

Ekonomia zirkularraren sistemaren aldeko apustua da: modu efizientean eta jasangarrian ekoiztea, behar-beharrezkoa erabiltzea, oso gauza gutxi botatzea eta ahalik eta gehiena berreskuratzea. Hori dela eta, Healcier-ek zentroen arteko lankidetza sustatzen du, ekonomia zirkularrak osasun-zentroetan aplikatzeko dituen aukerak eta gaitasunak identifikatzeko.