Bere inguruneko zentro soziosanitarioetara hurbiltzeko estrategiaren barruan eta PEU Adi! ekimenaren ildoan, ESIko Erizaintza Zuzendaritzak lankidetza-ibilbide bat abiatu du zentro horiekin. Kolaborazio horretan, bere esperientzia, ezagutzak eta azken ebidentziak zentro horien eskura jartzeaz gain, erreferentziazko osasun-zentroarekin koordinazio-zirkuitu bat ezarri du presiozko ultzeren prebentzioari dagokionez.

Presiozko ultzeren inguruko prestakuntza planifikatzeko orduan, aintzat hartu dira Erizaintza Zuzendaritzarekin izandako bileretan zentroek mahaigaineratutako beharrak. Horrela planifikatu da urte honetarako prebentzio- eta tratamendu-prestakuntza. Martxoan eta maiatzean, ESIko 28 zentro soziosanitarioetako profesionalei zuzendutako hiru prestakuntza-ekintza antolatu dira. Ekintza horietara 17 zentrotako 24 profesional joan dira. Uda ondoren, presiozko ultzerak dituzten pazienteen zaintzarako prestakuntza-saio bat egitea aurreikusita dago.

Halaber, lankidetza horren ondorioz, proposatu da, ekain honetan, lau zentrotan (San Juan Bautista Ospitale Babes-etxea, Nuestra Señora de Begoña Egoitza, ISFAS – Lusa de Zalla Egoitza eta Sopuertako Zure Etxea Egoitza) presiozko ultzeren prebalentzia-neurketa bat egitea ESIko profesionalen tutoretzapean; horretarako, datuen erregistrorako eta ustiapenerako laguntza metodologikoa eta emaitzen txostena egiteko laguntza emango litzaieke.