Posterra: 3D inprimaketak Kardiologian eta Kirurgia Kardiobaskularrean dituen aplikazioak: gure zentroko esperientzia Luis Ángel Rubio erradiologoaren komunikazioak merituaren ziurtagiria jaso du SERAM 2018 Espainiako Erradiologia Kongresu Nazionalean. Lanaren autoreak, Luis Ángel Rubioz gain, Ainhoa Gandiaga, Rubén García eta Marta Lázaro dira.
Lanaren helburua izan da 3D inprimaketako eta gure ESIan garatutako KIRUD3 proiektua aurkeztea. Proiektu horretan klinikoek, kirurgialariek, ingeniari biomedikoek eta erradiologoek osatutako diziplina anitzeko talde batek jarduten du, erakundean 3D inprimaketa ezartzeko eta normalizatzeko, eta lortutako emaitzak balioesteko.