Hilabete hauetan berrikuntza lanak egin dira Ospitaleko hainbat gunetan. Alde batetik Larrialdietako Bilakaera gunea hobetu egin da (17 box), 400 m2 baino gehiagoko azaleran egin da lan, 290.000 €-ko inbertsioarekin.

Jarduketa horren barruan, beste batzuen artean, estaldura bertikal eta leiho guztiak aldatu dira, sakagailudun ate automatikoak jarri dira boxetan, hiru komun zaharberritu dira, erizaintzako erakusmahaia aldatu da altzari berriak jarriz, boxak pizteko eta argiztatzeko sistema aldatu da, etab.

Halaber, 11. solairua zaharberritu da, beste itxaron gela bat, ekokardiogramarako hiru kontsulta, esfortzu probarako kontsulta bat, Holterrerako kontsulta bat eta ate baten bitartez esfortzu probako kontsultarekin eta sendagileen bi kontsultarekin komunikatuta dagoen Tele-laguntza duten Kardiologiako kontsulta berriak jasotzeko. Horrez gain, Neurofisiologiako kontsultak ere jasoko ditu, hiru bulego berrirekin. Guztira 367 m2 berriztatu dira, 222.000 €-ko inbertsioa eginez.

Kanpoko Kontsultak 2 izenekoak jasotzen dituen Eraikin berrian jarri dira Neumologiako, Barne Medikuntzako eta Infekzio- gaixotasunetako kontsulta berriak. Ekipamendu berri horrek, 800 m2 baino gehiagoko azaleran banatutako 24 kontsulta berri ditu, eta 625.000 €-ko inbertsioa eskatu du.

Noticia anteriorBioCrucesen HRS4R giza baliabideen estrategia
Noticia siguientePediatria, Best In Class saria zerbitzurik onenari