BioCrucesen HRS4R giza baliabideen estrategia  Batzorde Europarrak Europan talentu ikertzailea atxiki eta areagotzen laguntzeko konpromisoa hartu du. Aldi berean, karrera ikertzailea sustatu nahi du. Horretarako, ikertzaileen lan baldintzak eta enplegua hobetzea du helburu. Xede horrez, EURAXESS ekimena sortu eta Ikertzaileentzat Giza Baliabideen Estrategia (HRS4R) diseinatu zen. Hala, erakunde interesdunek (unibertsitate, ikerketa erakunde, empresa erakunde finantzatzaileek) Ikertzailearen Europar Gutunak eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabideen Kodeak proposatutako printzipioak inplementa zitzaketen. Joan denurtarrilaren 28an, Batzorde Europarrak estrategia eguneratu zuen eta BioCruces lanean jarri da, gidalerro horiek betez barne estrategia diseinatzeko.

Informazio gehiago: http://bit.ly/2jASdI7