Azaroan ezagutarazi ziren Best In Class 2016 sarien irabazleak, Valentziako La Fe unibertsitate-ospitalean egindako ekitaldi batean. Sariok lurralde nazionaleko lehen mailako arretako zentro onena, ospitale onena eta zerbitzu eta unitate onenak, publiko zein pribatuak, errekonozitzen dituzte, pazienteei ematen dieten arretan bikaintasuna bilatzen dutenak. Aurten, bigarren urtez jarraian, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak Pediatria Zerbitzuaren sari onena jaso du. Pediatriako buru Itziar Astigarragak eta Begoña Abad eta Mari Jose de la Serna gainbegiraleek jaso dute saria Erakundearen eskutik.

Gainera, beste 2 sari eta ohorezko aipamen bat ere jaso ditu Osakidetzak, eta finalista izan da beste 8 kategoriatan. Bilbo-Basurtuko ESIk bigarren urtez jarraian jaso du Best In Class saria, Esklerosi Unitateagatik. Bestalde, Arabako ESIk lehen aldiz lortu du saria; zehazki, Minaren Unitatea saritu dute. Errekonozimendu horiez gain, e-osasuneko proiektu onenen ohorezko aipamen bat nabarmendu behar da: «Osakidetzaren diagnostiko biologikoko sarea» proiektuagatik jaso du Osakidetzak. Gainera, Bilbo-Basurtuko ESI, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Arabako Ospitale Psikiatrikoa finalista izan dira beste 8 kategoriatan.

Noticia anteriorKontsulta eta ekipamendu berriak
Noticia siguiente#Berripills: Jolasak terapia bezala