Iragan ekainaren 20tik martxan da Deliriumaren Prebentziorako Kontsulta berria. Haren xedea da nahasmendu hori prebenitzea programatutako kirurgiaren bat egiteko ospitaleratzen diren pazienteen artean.

Deliriuma arretaren eta kognizioaren nahasmendu akutua da. Larria izatera irits daiteke, baina prebenitu daiteke arriskua duten pazienteak identifikatzen badira eta horien gainean esku hartzen bada.

Ildo horretan, kontsulta berri hau osatzeko ezinbestekoa izan da ospitaleko diziplinarteko taldeak egindako lana. Talde horren kide dira psikiatriako Iñaki Eguiluz eta José María Erroteta doktoreak, aurpegi-masailetako kirurgiako Luis Barbier doktorea, otorrinolaringologiako José Antonio Municio doktorea eta ospitale barneko kanpoko kontsulten arduraduna, Blanca Molero doktorea. Azpizuzendaritza Medikoak egiten ditu koordinazio-lanak.

Kontsulta Psikiatria Zerbitzuaren mendekoa da, José María Erroteta doktoreak zuzentzen du eta kanpoko kontsulten eraikinaren 4. solairuan dago. Hasiera batean otorrinolaringologia eta aurpegi-masailetako kirurgiako pazienteak tratatuko dira. Asmoa da aurrerago modu mailakatuan gainerako zerbitzuetara zabaltzea.