Emma Martínez Moneo doktorea Espainiako Pankreatologia Elkarteko (AESPANC) presidente izendatu dute. Horrez gain, duela hiru urtetik, Espainiako Gastroenterologia Elkarteko (AEG) bilio- pankrea arloko bokala da. AESPANC bokazio integratzailea duen elkartea da, azken urteotan azkar hazten ari dena, eta Digestio Pankreatologiako, Endoskopiako, Kirurgiako, Onkologiako eta Erradiologiako espezialistak biltzen ditu. Albiste bikaina da Digestio Zerbitzuarentzat eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearentzat.
