Euskalduna Jauregian egindako ekitaldi batean, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua bertan zela, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak zaintza-bikaintasunarekin konprometitutako zentro gisa egiaztatu dute (BPSO proiektua), ebidentzia onenean oinarritutako praktika klinikoen gidak ezartzeko estatu-proiektua.

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak zorionak eman dizkie jardunbide egokiak ezartzeko prozesuan inplikatuta dauden pertsona guztiei, mila profesional baino gehiagori; profesional horiek 80 unitate eta osasun-zentrotan baino gehiagotan daude banatuta.

Nabarmendu duenez, duela 3 urte Host Euskadik hasi zuen lan handi hori ari da, dagoeneko, emaitza onak ematen, besteak beste, denbora honetan murriztu egin da euste mekanikoen kopurua, behera egin dute flebitis-tasek edo hedatu egin da amagandiko edoskitzea.

ESI horrekin batera, egiaztapena jaso dute Goierri-Urola Garaiko ESIak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak, zainketen arloan ebidentzian oinarritutako praktikari buruzko hiru urteko prozesu bat burutu ondoren.

Jardunaldian, Mercedes Zulueta eta Almudena Martinez erizainek BPSO esperientzien mahaian parte hartu dute, pazienteen minari ahotsa emateko estrategiak txertatzearekin lotutako aurkezpenarekin, eta Mari Luz Marques ESIko zuzendari kudeatzaileak aliantza-mahaian parte hartu du Osakidetzako zuzendaritza nagusiarekin, EHUrekin eta Bilbao Basurto ESIko ikerketa- eta berrikuntza-arduradunarekin batera.

Hiru erakunde horiez gain, beste hiruk ere lortu dute aurretik (Donostialdeko ESIa, Debabarreneko ESIa eta Arabako ESIa). Era berean, prozesuan sartzeko eskaera ofiziala egin dute beste bik: Bilbo-Basurtuko ESIko Medikuntzako eta Erizaintzako Fakultateak eta Gorlizko Ospitaleak, BPSO Euskadi HOSTaren bigarren multzoaren barruan.

Proiektu horretan parte hartzearen ondorioz, ESIa ebidentzian oinarritutako jardunbide egokia baliatzen hasi da deliberazio profesionaleko adostasunaren, ezagutzaren kudeaketaren eta emaitzetarako orientazioaren bidez. Talde bultzatzaileetara bideratuta (proiektuarekin identifikatzen diren profesionalak eta pazienteak), gure egunerokoan jardunbide profesional oinarritua eta partekatua txertatu dugu.

Gaur egun, ESIko kategoria guztietako 284 profesional ari dira proiektuan aktiboki. Proiektua 14 unitatetan inplementatuta dago, Lehen Mailako Arretako 3 unitate barne. Ildo horretan, lanean ari gara Sarbide Baskularreko Gidarekin, Minaren Gidarekin eta Presio Ultzeren Gidarekin, eta Edoskitze Gidarekin hasten.

Jarraian, hiru urtean unitateek izandako lorpenetako batzuk ageri dira –Covid-19aren pandemia zaila barne hartuta–:

  • Sarbide baskularraren ikastaroa, proiektuaren harira sortutakoa, 1.662 profesionalek egin dute, eta oraindik urtero hiru edizio egiten ditugu. Proiektuak erakundean duen eraginaren erakusgarri da.
    • Aldi horretan, sarbide baskularra hautatzeko algoritmoaren erabilera % 0tik % 60ra handitu da.
    • Hala, BPSO unitateek 2021eko abenduko flebitis-tasaren joera beheranzkoa izan da argiki 2020ko martxoaz geroztik: kateterreko 1.000 eguneko 43,8 flebitis-kasu izatetik kateterreko 1.000 eguneko 34,3 kasura izatera, 2022ko urtarrilean.
    Mina ospitaleratzean edo zainketen hasieran detektatzeko joera sendotu da: 2018an tasa % 83,61ekoa zen eta 2021ean % 96,74ra iritsi ginen. Beraz, ondorioztatzen dugu jardunbide ona dela, eta irmoki finkatua dagoela. Minaren birebaluazioan % 94koa da.
    24 orduz IEArekin neurtutako minaren batez besteko intentsitateak beheranzko joera diskretua erakusten du. 2021ean, 2,19koa izan zen.
    Minaren intentsitate txikienak beheranzko joera argia du, eta batez beste 0,16koa izan da azken urtean.
    Ospitaleratzean PUek eragindako lesio-arriskuaren balorazioak goranzko joera argia du: proiektuaren aurretik % 80koa zen, eta 2021ean % 87,5ekoa. Birebaluazioan % 83ra iristen gara.
    Presioa maneiatzeko gainazalen erabilera argi eta garbi hedatu da; beraz, baiezta dezakegu finkatutako jardunbide egoki bat dela: abiatzean erabilera-tasa % 46koa zen eta 2021ean, % 81ekoa.
    Ospitaleratzean garatutako lesioen kategoriari dagokionez, argi eta garbi ikusten da pandemiaren eragina 2020an. Izan ere, II. eta III. mailetako ultzerak agertzen hasi ziren (% 6,78 eta % 2,54, hurrenez hurren), I. mailakoak baino gehiago (% 4,66). Une honetan, egoera askoz ere hobea da: I. mailako ultzerak % 1,85 dira; 2. mailakoak, % 1,15 eta III. mailakoak, % 0,23.
    Osasun-zainketei lotutako presio-lesioek hobera egin dute pandemiaren ondoren, ratioa 0,75etik 0,27ra igaro baita hasieratik bukaerara.

Emaitza horiek guztiek eragin positiboa dute artatzen ditugun pazienteengan. Horregatik, gure ESIko unitate konprometituetan aplikatzen jarraituko dugu eta erakunde osora zabalduko dugu honako ziklo hau: Ebaluatzea->Hobekuntzak identifikatzea-> Planifikatzea deliberaziozko adostasun profesionalaren bidez -> Ezartzea -> Berriro ebaluatzea, eta informazio osoa Unitateetako profesionalei helaraztea.

Era berean, ESIak konpromisoa hartu du amagandiko edoskitzearen gida ezartzeko 2E unitatean, Erditzean, Jaioberrien Unitatean eta Gallartako osasun-zentroan.

BPSO programak egitura artikulatu eta antolatu bat izaten lagundu digu, eta iruditzen zaigu lan egiteko modu berri gisa hartuko dugula Erizaintzako Zuzendaritzak abian jarritako gainerako proiektuetan. Guztion artean eraikitzen ari garen proiektu honetan, J.L. Borgesek esango lukeen bezala, «etorkizuna ez da zer gertatuko den, baizik eta zer egingo dugun».

 

 

Noticia anteriorESIak publikoaren sari berezia jaso du Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide Egokien Topaketan
Noticia siguienteIzendapena