150 profesionalek baino gehiagok hartu dute parte ESIak eta Repelega LHIIak antolatutako 2018ko 10. Elektromedikuntzari buruzko Jardunaldian. Ekitaldiaren hamargarren urteurrenean, Elektromedikuntzaren sektoreko hainbat profesional elkartu dira.

Garrantzi handiko jardunaldia da, eta espezializatutako hizlari nabarmenek hartu dute parte. Parte-hartzaileek sektorean gaurkotasun handia duten gaiak jorratu dituzte, eta jardunaldiaren ildo nagusiak segurtasuna eta berrikuntza izan dira.

Programatutako hitzaldi eta mahai-inguruetan askotariko gaiak jorratu dira, eta elektromedikuntzako teknikariaren segurtasunari buruzko ezagutzak eta ikuspegi orokorrak azaldu dira, laserraren, erradiologiaren, arrisku biologikoaren eta segurtasun informatikoaren ikuspegitik. Halaber, elektromedikuntzaren alorreko berrikuntzak ere jorratu dira, hainbat akademia- eta enpresa-ikuspegitatik.

Noticia anteriorMaiatzak 5: Arreta Sanitarioaren arloko Eskuen Higienearen Nazioarteko Jardunaldia
Noticia siguienteOsakidetzako ikertzaileak “kristalezko hezurren gaixotasun”erako tratamenduaren alternatibak aztertzen ari dira