Erizaintzako Zuzendaritza hiru alderdiko estrategia bat ezartzen ari da gailu baskularrekin izaten diren konplikazioak murrizteko.

  • Kanadako BPSO jardunbide egokien giden inplementazioa (Best Practices Spotlight Organization).
  • Sarbide baskularrei buruzko online ikastaro bat behin eta berriz eskaintzea.
    • ZBTL bat abian jartzea.

Hain zuzen ere, zainketak hobetzeko asmoz, ESIak zain barneko terapiako lantalde bat abian ipini du. Lau erizainek osatzen dute taldea eta txandaka aritzen dira, goizeko ordutegian, zerbitzu hori eskaintzen, aste barruan.

ZBTLak Estatu Batuetan sortu ziren. Berauetako kide diren erizainak adituak dira zain barneko kateterrak kontrolatzen eta zaintzen eta, gainera, prestakuntza jaso dute linea ertaineko katetarrak eta kontrol ekografikoa duen sarbide periferikoko kateter zentralak (PICC) jartzen.

Populazioa zahartu ahala, ugaritu egiten dira gaixotasun kronikoak eta, tratamendua eskaintzeko, beharrezkoa da narritadura sortzen duten substantziak eta zainetako kanalizazio bat baino gehiago erabiltzea. Horren ondorioz, zailagoa da sarbide baskularrak egitea eta konplikazioak izateko arriskua handitu egiten da. Horregatik, erakunde askok, hala Osakidetzan nola kanpoan, ZBTLak osatzen hasi dira, gailu baskularrekin lotutako kontrako gertaerak murrizteko helburuarekin.

ESIko ZBTLarekin harremanetan jartzeko, erizaintzako interkontsulta bat egin behar da Osabide Globalen interkontsultarako gadgetean, «Erizaintza» zerbitzuko «Zain barneko terapiako lantaldea» sekzioari zuzenduta.

ZBTLak eraginkorrak dira egindako kostua kontuan hartuta eta onuragarriak dira pazienteentzat, profesionalentzat eta osasun-erakundeentzat. Gainera, zainketen hobekuntza dakarte, osasun-emaitzak hobetzen dituzte eta baliabideen kudeaketa hobea ahalbidetzen dute.