Euskara Zerbitzuak 2018ko memoria aurkeztu du, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko hizkuntza-normalizaziorako planaren garapenari buruzkoa. Bertan Euskara Planaren jarraipena neurtzeko ezarritako adierazleak jaso dira, bai eta jarduerarik adierazgarrienak ere, gauzatutako prestakuntza- eta gaikuntza-proiektuekin batera.
Adierazleen alorrean, aipatzekoa da langile elebidunen kopuruak gora egin duela 1. lehentasun-mailako arreta-unitateetan: harrera nagusia, larrialdiak eta kontsultak, informazioa, PEAZ, telefonogunea eta lehen mailako arretako EAGak. Nabarmentzekoa da, halaber, prestakuntza-ikastaroak egin dituzten profesionalen kopurua, 151tik 546ra pasatu baita 2017 eta 2018 artean.
Webgune honen bidez kontsultatu dezakezu txostena, egiaztatutako eskakizunen eta derrigortasun-daten inguruko informazioa ere ematen duena.
Kontsultatu txostena testuan klik eginda
.