Urtero bezala, Guggenheimek, BBKrekin lankidetzan, bultzatutako «Sortuz sendatu-Sana y crea» programak hasiera eman die hilabete honetan Ospitaleko Eskolak ospitaleratutako haurrekin egiten dituen tailerrei. Aurtengo gaia Bilboko museoaren Asmamenaren ildoa erakusketa da. Pediatrian ospitaleratuta dauden haurrek, beren lanekin, adierazpen artistikoarekin esperimentatzen dute eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Eguberrietako txartelak egiten laguntzen dute.

 2021eko azaroa

Hilaren 3an Guggenheim Museoan egindako tailerrean, Gurutzetako Ospitaleko Ospitaleko Ikasgelako irakasleek Collage burutsuak sormenezko proposamena landu zuten aurtengo Eguberrietako postalerako.

Asmamenaren ildoa erakusketa hartu zuten oinarri. Erakusketa horrek Guggenheim Bilbao Museoaren bilduma iraunkorreko hainbat lan biltzen ditu, eta horiek egin dituzten artistak ezohiko material eta teknikekin lan egiten dute, asmamena erabiliz, konbentzio estetikoei modu ludikoan desafio egiteko. Julian Schnabel, Miquel Barceló, Alyson Shotz, Peter Fischli eta David Weiss eta Prudencio Irazabal dira artista horietako batzuk.

Helburuak:

  • Material naturalak eta artifizialak bereiztea eta horiekin libreki esperimentatzea.
  • Material horien eta haien esanahien arteko erlazioak aztertzea.
  • Arte-sorkuntzarako aukera-sorta zabaltzea.
  • Irudimena eta pentsamendu kritikoa sustatzea.

Jardueraren deskribapena. Garapena

Collage bat egitea jatorri desberdineko materialekin (naturalak zein artifizialak). Ezaugarriek eta horien arteko harremanek une zehatzetara (esaterako, negua) eta Eguberrien alderdi jakin batzuetara eramango gaituzte. Lehentasuna obra sortzeko prozesua izango da: amaigabeko aukerak eta hautatzeko irizpidea.

Garapena:

  • Asmamenaren ildoa erakusketako obra batzuen inguruan hitz egitea, sortzeko ekintzari heltzeko moduez, teknikez eta materialez.
  • Parte-hartzaile bakoitzak zenbait materialen sorta bat jasoko du, lehenik eta behin haien jatorria, ezaugarri fisikoak eta esanahiak aztertzeko.
  • Ondoren, collage bat egingo du haiekin, eta hainbat aukera probatuko ditu. Esperimentazioan laguntzeko, materialak ez dira itsatsiko. Horrela, emaitza erabaki ondoren ere, parte-hartzaile bakoitzak materialak izango ditu beste bertsio batzuk egiten jarraitu ahal izateko.
  • Konposizioa erabakita, argazki bat egingo da, ikuspuntua kontuan hartuta.

 Materialak

DIN A3 luma-kartoi beltza, makilak, orriak, harri txikiak, oihal metalizatua, paper inprimatua, konfetia, zinta holografikoa, plastikozko hodi gardena.