Ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen da, eta «Ni naturarekin bat» da aurtengo leloa; aire zabalera irtetera eta naturaguneetan barneratzera animatzen gaitu horrela, haren edertasuna eta balioa aintzat har dezagun, bai eta Lurra, guztion etxea, babesteko deia bultzatzera ere.

Ezkerraldea Enkarterri-Gurutzeta ESIk parte-hartze aktiboa du Nazio Batuen Ingurumenaren aldeko programa horretan, eta kudeaketa jasangarriko eredua garatzea ezarri du plan estrategikoaren helburuen artean, kudeaketa aurreratuan oinarrituta eta gizarte-erantzukizun korporatiborantz bideratuta.

Ildo horri jarraikiz, eta ingurumenarekiko konpromisoarekin bat, ESIak hainbat jarduera antolatu ditu Ingurumena Hobetzeko Batzordearen bitartez eta egun hori ospatzearren:

Menu ekologikoa

Menu ekologikoa prestatzea ospitaleraturik dauden 850 pazienteentzat, inguruko ekoizleen elikagai ekologikoak eta naturalak erabiliz.

Sukaldeko zerbitzuak erronka bat hartu du: Dietetikako zerbitzuak lagunduta, paziente guztiei, dituzten dieta eta patologia dituztela, egun horretan produktu ekologiko eta naturalez osatutako menua ematea. Osagai horiek inguruko ekoizleek hornitutakoak izango dira, halaber, eta osagai nagusiek ez ezik (haragia, arraina eta abarrak), arruntenek ere izango dute jatorri hori (gatza, azukrea, olioa eta abarrak, besteak beste).

Ospitaleko kafetegian ere menu ekologikoa eskainiko diete egun horretan hara joaten direnei, baita guardian dauden langileei ere.

Antzezlana

Era berean, umeei zuzendutako antzezlana antolatu da, ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren eskuz eta elikadura osasungarriak nabarmentzeko asmoz.

Ehunezko ezpainzapia 

Horrez gain, ospitaleratuta dauden ume guztiek zein lehen mailako arretako pediatriako kontsultetara joaten direnek «Nik janari ekologikoa» goiburua daraman ehunezko ezpainzapi bana ere jasoko dute ekainaren 5ean.

Bestelako ekintzak urtean zehar

Bestalde, ingurumen-inpaktua murrizteko hainbat neurri ere hartzen ari gara.

Horrela, ISO 14001:2015 ziurtagiria lortu dugu; 3.022,08 tona CO2 isurtzea saihestu dugu, eta 84.000 kilo hondakin gutxiago sortu ditugu. Energiaren urteko kontsumoa ere 570.000 kWh txikiagoa ere izan da.

Gasolio bidezko galdaren ordez gas natural bidezko galdarak ere ezarri ditugu lehen mailako arretako hiru zentrotan, eta argi eraginkorrak ere jarri ditugu lehen mailako arretako hainbat zentrotan. Azkenik, unitate ekoizle eta kontsumitzaile nagusien gaineko ezagutza hobetzen ari gara bereizketa optimizatzeko ez ezik, eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko ere.

#naturarekin Ingurumenaren Mundu Egunaren leloa da. Zer egiten duzu naturaz gozatzeko?, Zeintzuk dira iradokitzen dizkizun paisaiak? Sare sozialetan jarritako posta iruzkinen bitartez zure irudiak eta bideoak #naturarekin traolaren bitartez gurekin partekatzea nahi dugu. Izan ere, aurten jardunaldiaren leloak aire zabalera ateratzera eta naturaguneetan barneratzera animatzen gaitu, haren edertasuna eta balioa aintzat har dezagun, bai eta lurra, guztion etxea dena, babesteko deia bultzatzera ere.

 

Noticia anteriorBizkaia Talent
Noticia siguienteOsasun Sailak gazteek alkoholaren aurrean duten espiritu kritikoa saritu du