Profil akademiko ezberdina zuten 10 ikaslek BioCruces bisitatu zuten maiatzaren 11n. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Talenteko TALENTIA programako kideak ziren. Potentzial handiena duten Bizkaiko unibertsitarioak laneratze eta lanbide-garapen egokira bideratu nahi ditu programa horrek, ikasleek beren inguruko zientzia-, teknologia- eta enpresa-errealitatearekin lotura izan dezaten bultzatuz.
