Presio-ultzeren intzidentziaren eta prebalentziaren adierazleak ezagutzea arazo horri heltzeko estrategia diseinatzeko oinarrizko tresna bat da.

Gaur egun, ondorio kaltegarrien prebalentziaren mozketa bat egiten da (EPEA): Aurten, COVID-19 koronabirusak eragindako egoera epidemiologikoan, prebalentziaren azterketa egoera berrira egokituta egingo da.

Prebalentziaren azterketa ospitalizazioko unitate medikoetan eta kirurgikoetan eta eremu kritikoen zerbitzuetan ospitaleratuta dauden paziente heldu eta pediatrikoei eta etxeko ospitalizazioan daudenei egingo zaie. Lehen mailako arretan, LMAU batzuetan egingo zaie etxeko paziente kronikoei.

Kutsadura-arriskuaren aurrean, profesionalen eta pazienteen segurtasuna oso kontuan hartu beharreko faktore bat da, beraz, eremu batzuetan (COVID gunea, etxeko ospitalizazioa, LMA), lesioen egiaztapena ez da egingo in situ; erizainak egindako erregistroa eta kontrastea izango da datuak lortzeko bidea.

Jakin badakigu metodologia egokituta, aurreko urteekiko konparazioak ezinezkoak izango direla, baina egungo egoera ezagutu ahalko dugu, hobetzen jarraitu ahal izateko.

Aurtengo mozketa 2020ko maiatzaren 18tik 29ra bitartean egingo da.

Noticia anteriorOspitaleratutako Umeen Eguna
Noticia siguienteSonia Gaztambide doktore ikertzaileak Karlos III.a Osasun Institutuaren finantzaketa lortu du SARS-CoV-2 infekzioaren azterlan epidemiologiko bat egiteko.