Pediatriako Erizaintzako taldea // Equipo de Enfermería de Pediatría
Pediatriako Erizaintzako taldea // Equipo de Enfermería de Pediatría

Gaur, maiatzak 13, ospitaleratutako umeen eguna ospatzen da ospitalean. COVID 19ak sortutako egoera dela-eta, ospitalearekin elkarlanean ari diren elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte umeek egun berezia bizi dezaten.

Hala, Aspanovas-ek bere sare sozialetan parte hartzera animatu ditu ume onkologikoen familiak; Atresmedia-k mozteko ezpain batzuk dituen inprimatzeko dokumentu bat helarazi die ospitaleei, umeek argazkiak parteka ditzaten Interneten, eta, halaber, kontzertu digital batera joateko gonbita luzatu die. Bestalde, La Cuadri del Hospi eta Aladina eta Pequeño Deseo fundazioek ere eguna ospatzeko asmoa dute, ospitaleratutako umeen ilusioa piztuz.

Noticia anteriorERIZAINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA. 2020KO MAIATZAREN 12A
Noticia siguienteEPEA 2020 EEG ESI-an