Elektromedikuntzako Euskal Foroaren 3. topaketak ingeniaritza, osasuna eta ekonomia zirkularra izan zituen hizpide. Bilera Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin zen, eta honako hauek izan ziren aurkezleak: M Luz Marqués, EEGko ESIko zuzendari kudeatzailea; Juan Karlos Martín, EEGko ESIko Ingeniaritza Elektronikoko Zerbitzuburua; Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru-diputatua; Antonio Ojeda, Elektromedikuntzako eta Ingeniaritza Klinikoko Espainiako Elkarteko (SEEIC) presidentea; eta Carlos Sistemas Fenin Cataluñako zuzendaria.

Hizlariek jorratu zituzten gaiek elektromedikuntzak osasunaren eta pazienteentzako osasun-laguntzaren arloan duen garrantzia erakusten dute, bai eta haien bizi-kalitatea hobetzeko egiten duten ekarpena ere. Hala, honako gai hauek jorratu zituzten: osasun zirkularra, ekonomia zirkularraren erronka gisa; ingeniaritza biomedikoaren graduaren sorrera; elektroestimulazio funtzionaleko sistemak neuroerrehabilitazioan, eta exoeskeletoak erabiltzea espezialitate berean; eye tracking-a, burmuina begiaren bidez ezagutzeko; monitorizazio jarraitu ez-inbaditzailea, bihotz- eta birika-gutxiegitasunerako, wearable gailuen bidez; eta monitore/desfibriladoreetako azken joerak.