Azaroaren 25a. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Covid-19aren pandemiak iaz eragin zituen alarma-egoeraren, konfinamenduaren, neurri murriztaileen eta zerbitzu-itxialdiaren ondorioz, genero-indarkeriako kasuak eta kasuen intentsitatea gehitu dira. Horrek ondorioak izan ditu emakumeen eta adingabeen osasun mentalean.

NBEk egiaztatu zuen etxeko itxialdian genero indarkeria kasuak areagotu egin zirela Txinan, Korean, Italian eta Frantzian. Aurrekaririk gabeko egoera horretan, bakardade-sentimenduak eta norberaren osasunaren inguruko ziurgabetasunak osasun mentaleko arazoak eragin dituzte. Emakumeen eta adingabeen aurkako indarkeria, sexu-abusuak zein -erasoak eta tratu txarrak ezkutuan egon dira krisi honetan. Egun nerabeen artean gero eta kasu gehiago agertzen ari direnez, gero eta gehitu dira haur eta gazteen suizidio-saioak eta elikadura-jokabidearen nahasmenduak. Gainera, beren kargura adingabeak dituzten emakumeen aurkako genero-indarkeriako kasuak ere gehitu dira, zeintzuek eragina baitute adingabeen osasun fisikoan eta mentalean.

Horregatik, Psikiatriako Biltzar Nazionalean azken ediziorako sinposio bat proposatu genuen. Gaiari buruzko hainbat ikuspuntu izateko (genero-ikuspegia duten osasun-politikak, indarkeriaren biktima diren emakumeak, egiaztatzen ari garen adingabeen osasun mentaleko pandemia) eta esku-hartzeko aukerarik onenak balioztatzeko, emakume batzuk gonbidatu genituen parte hartzera: Victoria Rosell magistratua; Genero-Indarkeriaren aurkako Gobernuko ordezkaria, New Yorkeko Roberto Clemente Centerreko zuzendari, psikoterapeuta eta gainbegirale klinikoa (migrazioan eta ama translazionalen arazoetan aditua) eta Marques de Valdecilla ospitaleko Haurren eta Gazteen Psikiatriako zuzendari klinikoa.

Makroinkestaren datuei dagokienez, Victoria Rosellek 2019an egindakoaren datuak eman zizkigun. Genero-indarkeriak ondorio sakonak ditu emakumeen osasun mentalean, eta, gainera, ondorio horiek luzaroan irauten dute. Pairatzen duten emakumeei eta haien ingurune hurbilari ez ezik, gizarteari ere kaltetzen dio, kostu sozial eta ekonomiko itzelekin.

Nazioko eta nazioarteko ikerketa ugarik frogatu dutenez, bikotekidearengadik indarkeria jasatzeak edo bikotetik kanpo sexu-indarkeria pairatzeak handitu egiten du antsietatea, depresioa, estres post-traumatikoagatiko nahasmendua eta suizidatzeko pentsamenduak edo saioak izateko arriskua. Gainera, indarkeria psikologikoak ere badu eragina osasun mentalean. Biktima kopuru handiagatik eta osasun fisikoan eta mentalean epe laburrean, ertainean eta luzean dituen ondorioengatik, OMEk mundu osoko osasun publikoko arazo larritzat jotzen du genero-indarkeria, eta estatuek arazo horri aurka egin behar diotela estimatzen du.

Espainian bizi diren 16 urteko edo gehiagoko emakume guztien artetik % 32,4k (6.605.825 emakume) indarkeria mota bat gutxienez (fisikoa, sexuala, psikologikoa, emozionala, kontrolekoa edota ekonomikoa) jasan du egungo edo iraganeko bikotekide batengandik bizitzako uneren batean. % 10,8k (2.197.691 emakume) indarkeria jasan du egungo edo iraganeko bikotekideren baten eskutik azken 12 hilabeteetan. Espainian bizi diren 16 urteko edo gehiagoko emakumeetatik % 14,2k (2.905.489 emakume) indarkeria fisikoa eta/edo sexuala pairatu du egungo edo iraganeko bikoteren baten eskutik, bere bizitzako uneren batean. % 1,8k (374.175 emakume) indarkeria fisikoa eta/edo sexuala jasan du egungo edo iraganeko bikoteren baten eskutik azken 12 hilabeteetan.

Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2019ko makroinkestaren arabera: Espainian bizi diren 16 urteko edo gehiagoko emakume guztietatik % 6,5ek (1.322.052 emakume) sexu-indarkeria jasan dute bikotekidea ez den edo izan ez den pertsona batengandik bizitzako uneren batean. Azken 12 hilabeteetan, % 0,5 (103.487) dira. 16 urteko edo gehiagoko emakumeetatik % 3,4k (703.925 emakume) sexu-indarkeria jasan du haurtzaroan (15 urte bete aurretik). Espainian bizi diren 16 urteko edo gehiagoko emakume guztietatik % 2,2k (453.371 emakume) bortxaketa bat jasan dute noizbait bikotekidea ez zen pertsona baten eskutik.

Genero-indarkeriak eragiten dituen ondorioek luzaroan irauten dutenez, osasun-arretako zerbitzuetara jo behar izaten dute maizago, indarkeria-gertakariak iraganean gertatu badira ere. Hala, 2019ko makroinkestaren arabera: Bizitzan zehar bikotekideren batengandik indarkeria fisikoa edo sexuala jasan duten emakumeen % 41,9k eta bikotekidearengandik edozein motatako indarkeria jasan dutenen % 36,6k adierazi dute elkarrizketen aurreko 12 hilabeteetan larrialdietako zerbitzuetara jo behar izan dutela arazo edo gaixotasunen batengatik. Bikotekideengandik indarkeriarik jasan ez duten emakumeen kasuan, % 25,8k jo dute.  Era berean, bizitzan zehar bikotekideren batengandik indarkeria fisikoa edo sexuala jasan duten emakumeen % 20,9k eta bikotekidearengandik edozein motatako indarkeria jasan dutenen % 17,5ek adierazi dute elkarrizketen aurreko 12 hilabeteetan psikologo, psikoterapeuta edo psikiatra batengana joan direla beraientzat. Bikotekideengandik indarkeriarik jasan ez duten emakumeen kasuan, % 7,1 joan dira. Ezinbestekoa da profesionalak trebatzea indarkeria detektatzeko gai izan daitezen eta genero-indarkeriaren biktimak behar bezala artatzen jakin dezaten. Prestakuntza eta baheketa-tresna egokirik ez dagoenez, askotan sanitarioek ez dute genero-indarkeria detektatzen eta horrek ondorioak ditu emakumeen osasunean.

Horregatik, genero-indarkeriari buruzko prestakuntza unibertsala eta derrigorrezkoa izan beharko litzateke sanitarioentzat, eta indarkeria-mota guztiak hartu beharko lituzke aintzat, indarkeria fisikoaz edo sexualaz gain, kontsulta medikoetan errazago detektatzeko.

Gobernu Ordezkaritzak 2015ean lehen mailako arretako profesionalei genero-indarkeriaren gainean egin zien inkesta baten arabera, prestakuntzak egoera horien detekzioa hobetzen du. Halaber, baheketa-tresna onak ere behar dira, eta indarkeria jasaten duten emakumeek lehenik bisitatzen dituzten osasun-zerbitzuetako langileek, lehen mailako arretakoek kasu, informazio egokia izatea, emakume horiek zerbitzu espezializatuetara bideratzeko.

Genero eta Osasun Taldearen artikulua

 

Noticia anteriorElektromedikuntzako Euskal Foroaren 2021eko topaketa
Noticia siguienteIzpiak. Familien eta profesionalen esperientzia integratuz asistentziaren kalitatearen hobekuntzan